EMEZTIM

Gipuzkoako gazteen artean STEM bokazioak sustatzeko estrategia interaktibo berritzaile baten diseinua, garapena eta inplementazioa

Partners

Erraza

Chat bidezko formazio metodoak haurren ikaskuntza errazten du, elkarrizketan modu natural batean parte-hartzera bultzatuz

Hezigarria

Gaur egungo gizartearen erronka handienetariko bat ondorengo belaunaldiak berdintasunean heztea da. Haurrek genero estereotipoei aurre egiten ikasiko dute eta zientzia eta teknologian emakumezko erreferenteak ezagutuko dituzte

Dibertigarria

Ikasleek jolasten ikasiko dute. Elkarrizketa bitartean ikaskideekin jolastuko dute, bideoak ikusiko dituzte, pertsona ezberdinekin hitz egingo dute eta modu dibertigarri eta interaktiboan ikasiko dute

Begira zer egiteko gai den EMEZTIM

Berdintasunean eta modu erraz batean hezteko aukera. Elkarrizketa natural baten bidez, bot-ak ikasketa eta lanbideekin lotutako estereotipoak aztertu eta baztertzeko joko eta istorio ezberdinetatik eramango ditu haurrak

Probatu
perspective phone

EMEZTIM proiektua

EMEZTIM proiektua gipuzkoako ikasleen artean, eta batez ere nesken artean, bokazio zientifiko eta teknologikoa sustatzeko beharretik sortu da. Formazio teknologikoa aukeratzen duten ikasle kopurua urtero jaisten ari da. Gainera, emakumezkoen kasuan datuak are eta larriagoak dira

Emakumezkoek STEM lanbideen %25a besterik ez dute betetzen

Emakumeen %15ak STEM ikasketak egiten ditu (gizonezkoen %38ak)

2018an Formazio Profesionalean (STEM) matrikulatutakoen %9a besterik ez zen emakumezkoa (%14a 2009an)

Unibertsitatean (STEM) matrikulatutakoen %23,5a besterik ez ziren emakumezkoak (%29a 2009an)

STEM ikasketetan abandonu tendentzia handia dago (neska zein mutiletan), baina batez ere nesken artean

STEM = ETORKIZUNEKO lanbideak (pertsonak) ETORKIZUNERAKO (gizartea)

EMEZTIM-en helburuak

EMEZTIM proiektuaren helburu nagusia gipuzkoako gazteen artean, eta batez ere nesken artean, STEM botakzioak sustatzen dituen Estrategia Interaktibo berritzaile bat diseinatu, garatu ta inplementatzea da

EMEZTIM gipuzkoako ikasleen artean, eta batez ere nesken artean, bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretik sortu da. Formazio teknologikoa aukeratzen duten ikasle kopurua urtero jaisten ari da. Gainera, emakumezkoen kasuan datuak are eta larriagoak dira

EMEZTIM proiektuaren estrategia azken teknologia tendentzietan, multimendian, txatbot eta mezu kanaletan oinarritzea da. Horrela, eredu interaktibo eta motibatzaile bat garatu nahi du, ondorengo helburuetara bideratuta:

  • Ikasketak aukeratzerako prozesuan emakumeek jasaten dituzten estereotipoak ikustarazi eta ezagutu, baldintzaze bat ekiditeko
  • Historian zehar emakume teknologoen garrantzia eta lorpenak ikustarazi eta hauen garrantzia azpimarratu
  • Beraien esperientzia erreala kontatuko duten gertuko (Gipuzkoako) emakume erreferenteen berri eman
  • Ikertzaile, zientifiko, ingeniari eta STEM inguruko profesionalen bidez STEM ikasketa eta lanbide zehatz batzuen inguruko informazioa eman eta orientatu
  • Emakumeen arteam STEM bokazioak ezagutarazi eta sustatu
  • Neska gazteak inspiratu eta ahaldundu, beraien talentua garatzeko eta Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematiketan ibilbide profesional bikaina izateko

Nori zuzenduta dago EMEZTIM

EMEZTIM proiektuko eduki eta erremintak 11-13 urte arteko haurrei (L.H.6 / D.B.H. 1 eta D.B.H. 2) bideratuta daude

Zergatik adin tarte hau?

STEM ikasketa eta profesionetan emakume falta aztertzeko ikerketa gehienak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo unibertsitate aurreko ikasketa garaian egin dira. Analisi horiek ondorioztatu dute garai horietarako zaletasunak, lehentasunak eta interesak oso markatuta daudela jada, eta erronka aurreko urteetan estereotipo horiek nola transmititu eta indartzen diren aztertzean dagoela

Gustatzen zaiena, gustatzen ez zaiena, zertarako balio duten, zertarako ez duten balio… erabaki horiek 10-13 urte artean ematen dira. Neskak orokorrean matematika edo zientziatan trebetasun gehiago dutela aztertu da, baina beraien inguruak arlo horiek “beraientzat ez direla” transmititzen dielaren sentsazioa dute eta azkenean beste arlo batzuetarantz jotzen dute

EMEZTIM metodologia

TEKNOLOGIA eta METODOLOGIA fusioaren bitartez

Hizkuntza natural baten bitartez haur eta gazteekin elkarrizketa ezberdinak izango dituen Elkarrizketa Sistema (chatbot). Zertarako?

  • Estereotipoak identifikatzen lagundu
  • STEM gaiak sustatu, beraien zalantzak argituz eta horien inguruko informazioa emanez
  • Historian zehar izandako emakume zientifiko eta teknologikoak aurkeztu
  • Gipuzkoako emakumeen esperientzia errealak kontatu
  • Neskei eragiten dieten estereotipoak identifikatzeko eta gainditzeko (hizkuntza, edukia, mezuak, etab.) oinarri metodologikoa
  • Gipuzkoako emakume zientifiko eta teknologikoek beraien esperientzia kontatuko duten eduki multimedia (bideoak)

EMEZTIM akzio plana

1. FASEA: Analisia eta autokontzientzia

STEM-en inguruan egon daitezkeen genero estereotipoak neurtu. Estereotipo hauen inguruko autokontzientzia eta hauek nola baldintzatzen gaituzten

2. FASEA: Emakumeak zientzian duen garrantzia ikustarazi

Zientziara ekarpen handiak egin dituzten emakumeak existitzen direla eta beti existitu direla nabarmendu. Emakumearen papera beti ezkutuan egon delaren autokontzientzia eta izan dituzten zailtasun eta bidegabekerien azaleratzea

3. FASEA: Esperientziak eta hurbileko erreferenteak

STEM gaietan lan egiten duten edo egin duten emakume gipuzkoarrak. Beraien esperientzia kontatuko dutenak, ahalduntze helburuarekin

4. FASEA: Orientatu eta argitu

Etorkizuneko lanen inguruan hitz egin. STEM lan / ikasketa ezberdinak aurkeztu. Beharrezko konpetentziak, etab. Beraien burua prest ikusten duten aztertu, autoestima...

dual phone

Probatu aplikazioa

Klik bakar batekin EMEZTIM proiektua probatu dezakezu eta modu natural eta dibertigarri batean hezten hasi

Probatu
  • 1
    Identifikatu

    Kaixo! Norekin hitz egiten ari naiz? Elkarrizketa hasieran identifikatzeko eskatuko dizut, modu natural batean zurekin elkarrizketa bat izateko

  • 2
    Jolastu

    Lau fasetan banatuta dagoen joko honetan nirekin hitz egingo duzu, ikaskideekin jolastuko duzu, bideoak ikusiko ditugu eta inoiz ezagutu ez dituzun emakumeen inguruan hitz egingo dugu

  • 3
    Emaitzak aztertu

    EMEZTIM-ek talde bakoitzaren analisi global bat egin ahal izateko informazioa jasoko du. Horrela, prozesuan zehar talde bakoitzak ikasitakoa ikusteko aukera izango dugu, baita berdintasunera begira landu beharreko gaiak zeintzuk diren ere

EMEZTIM
IRITZIAK

Zer diote ikasleek?

Ohiko galderak

Nola probatu dezaket aplikazioa?

Apliazioa doan probatu daiteke “probatu” botoian sakatuta. Demo honekin aplikazioak nola funtzionatzen duen ikusiko duzu eta joko guztiaren zati txiki bat probatuko duzu. Hala ere, proba indibiduala da, beraz ezingo dituzu talde jokoak probatu eta ez duzu estadistikarik jasoko

Zein adinetarako pentsatuta dago EMEZTIM?

EMEZTIM 11-13 urte arteko gazteentzat pentsatuta dago. Gainera, berezki egokia da D.B.H.1 eta D.B.H.2-ko ikasleentzat, garai horretan “zer ikasi nahi dut?” galderari bueltak ematen hasten dira eta

Ikasleen zein datu jasoko ditut?

Modu anonimoan ikasleek erantzun dituzten galderei buruzko datuak jasoko dituzu. Bertan ikasleek neska-mutilen inguruan dituzten iritziak ikusiko dituzu, baita modu orokor batean genero bakoitzak erantzun duena. Datu hauekin ikasleekin landu beharreko gaiak identifikatuko dituzu

Kudeaketa erremintarik existitzen da?

Irakasleei emango zaien erremintaren bitartez jolasaren jarraipen bat egiteko aukera izango dute Plataforma honen bidez erabiltzaile bakoitzaren egoera ikus daiteke eta gazteak erantzuten doazen heinean sortzen ari diren estatistiketara ere sarbidea izango dute

Neskei bakarrik zuzenduta dago?

Ez. EMEZTIM-en helburua ikasketa eta lanbideetan dauden estereotipoak apurtzea da, horregatik, gelakide guztiek egiteko ariketa da, neska zein mutil

Zenbat denbora irauten du jolasak?

Jolasa lau fasetan banatuta dago eta egun ezberdinetan egiteko pentsatuta dago. Fase bakoitzak ordubeteko iraupena du guxti gora behera

Kontaktua

Gurekin harremanetan jartzeko, iradokizunak bidaltzeko edo informazio gehiago eskatzeko, bete hurrengo orria

EMEZTIM

EMEZTIM

Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak enpresen ikasketarako eta talentuaren promoziorako Programak finantzatutako proiektua

ekonomia_erdikoa